BERE BENETAKO ESENTZIAREKIN ITZULI DA EUSKAL KULTURA OSPATZERA APIRILAREN 1ETIK 4RA
Bilbao basque FEST, Bilboko Udalak sustatutako jaialdiak Aste Santuko hiri-jaialdi handienetako bat izaten jarraitzen du; hiriaren identitate kulturalaren proiekzioa indartzen du eta esperientzia paregabea eskaintzen die bisitariei zein bertakoei.
Jaialdia urtean bisitari gehien jasotzen dituen garaietako batean ospatzen da, apirilaren 1etik 4ra; programazio osoa doakoa da eta hiriko gune esanguratsuenetan garatzen da.
Hiria ezagutzeko aukera paregabea da eta, gainera, antolatzen diren jarduerek eta esperientziek Bilboko gune publikoak eta jarduera ekonomikoa biziberritzen laguntzen du jaiegun hauetan.