Kultura

Bilbao basque FEST jaialdiak euskal kulturari balioa ematen dio hainbat formatutan: dantza tradizionalak eta abangoardistak, umorea, antzerkia, ibilbide historikoa… Salbatzaile eta Aukeran konpainiek dantza-erakustaldi hipnotikoak egingo dituzte Isozaki dorre ezagunek irudikatzen duten espazioan.

Barre-algarak ziurtatuta daude “Humor and Basque” saioko bakarrizketetan, baita Mirentxu eta Begotxu bikotearekin Itsasadarrean zehar egingo diren itsasaldietan ere, eta Bilbon maiatzean ospatuko den UEFA Women’s Champions Leagueko finalari buruzko hausnarketa partikularrak egingo dituzte.

Hiria “Bilboko anfitrioien” eskutik bisitatzea oso esperientzia berezia da. Gidari dibertigarri horiek hiribilduaren historia errepasatuko dute, Zazpikaleetatik eta Areatzatik egunero egingo duten ibilbide baten bidez.

Bilbao basque FEST plan bikaina da txikiak dituzten familientzat: zirku-tailerrak eta antzerki- eta magia-saioak eskainiko dira Casilda Iturrizar parkean eta Zabalgune eraikinean. Aurten ere bertan izango da euskal pertsonaia ezagunenetako bat: Gargantua. Haurren zain egongo da, ahozapia jantzita eta mahai-tresnak prest dituela, Guggenheim Bilbao Museoko zabalgunean.

Aurten, kale-antzerkiko egitaraua zabaldu egingo da Erripako kaian-iaz estreinatu zen Bilbao basque FESTeko agertoki gisa–, eta “Yijaaa!!!”, “Soy la bomba” eta “Jacuzzi” izango dira bertan.


Museoak eta erakusketak

ARTE EDERREN MUSEOA

Martxoak 27, 28, 29, 30 (10:00 – 20:00)
Martxoak 31 (10:00 – 15:00)

Aldi baterako erakusketa: Begoña Maria Azkueren legatua William Bouguereau: Botoa Sainte-Anne d’Aurayn (c. 1870).

Aldi baterako erakusketa: Nicolás de Lekuona dohaintza.

Aldi baterako erakusketa: Nestor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura.

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

Martxoak 25 – Apirilak 7 (10:00 – 20:00)

Bilduma iraunkorra. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumako maisulanak.

AZKUNA ZENTROA

Martxoak 27 – 31 (11:00 – 20:00)

Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroa kultura praktika, prozesu eta esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua da. Erakustaretoa.

ATHLETIC CLUB MUSEOA

Martxoak 27 – 31 (10:00 – 20:00)

Munduan parekorik ez duen taldearen filosofia eta historia biltzen dituen lekua.

ITSASMUSEUM

Martxoak 27 – Apirilak 7 (11:00 – 19:00)

Aldi baterako erakusketa: Selma Huxley: Euskaldunen aztarnen bila, XVI. mendea (martxoaren 30ean eta 31n: bisita gidatua + haurrentzako tailerra).

Aldi baterako erakusketa: Nuevo Anchustegui, “Gure Señoriti”.

ARKEOLOGIA MUSEOA

Martxoak 27– 31 (10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:30)

Aldi baterako erakusketa: “Museoa aztarnaz aztarna: Santimamiñeko nekropoliko ontzia”.

EUSKARAREN ETXEA

Martxoak 27 (10:00 – 19:00)

Martxoak 28 eta 29 (10:00 – 14:00)

Martxoak 30 (10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00)

Euskararen Interpretazio Zentroa.

ELEIZ MUSEOA

Martxoak 27 eta 30 (10:30 – 13:30 / 16:00 – 19:00)

Martxoak 28, 29 eta 31 (10:30 – 13:00)

Bizkaiko arte sakratuaren pieza adierazgarriak, XII. mendetik XXI. mendera bitartekoak.

6. PABILIOIA

Martxoak 29 eta 30 (19:30etik aurrera)

Martxoak 31 (bi saio: 12:00 / 19:00)

Arte eszenikoen munduan erreferentea den diziplinarteko gunea. Antzerki arinaren 11. jardunaldiak (astebururo 4 pieza desberdin ikusi ahal izango dira, 3 gaztelaniaz eta 1 euskaraz).

ONDARE ARETOA

Martxoak 27 eta 30 (10:00 – 14:00 / 17:00 – 20:30)

“Clemente & Jesús Arraiz” erakusketa: Clemente Arraiz (Gasteiz, 1873-1956) eta bere seme Jesus Arraiz (Gasteiz, 1898-1980) margolarien lana berreskuratzea, bi artista horien lan nagusiak biltzen dituen erakusketa baten bidez. Sarrera doan.

REKALDE ARETOA

Martxoak 27 eta 30 (10:00 – 14:00 / 17:00 – 20:30)

Martxoak 28, 29, 31 eta apirilak 1 (10:00- 14:00)

Praktika artistiko garaikide ezberdinen ezagutzan, harreran eta hedapenean sakontzeko lekua.

“Variétés” erakusketa, Eduardo Sourrouille artistaren (Basauri, 1970) azken proiektua.

JARDUERAK:

  • Martxoak 26 eta 27 (10:30 – 11:45)
    3 eta 8 urte bitarteko umeentzako tailerra, Eduardo Sourrouilleren erakusketa ezagutzeko eta sorkuntza-prozesuetara hurbiltzeko, gorputzetik eta narraziotik.
  • Martxoak 26 edo 27 (17:30 – 19:00)
    LOTURAK 4 eta 11 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei bideratutako tailerra da. Eduardo Sourrouilleren “Variétés” erakusketaren analisia eta plastika-jarduera.