Bilbao basque fest 2024

Bilbao basque FEST: euskal kulturaren hitzordu handia


Bost egun Bilborekin eta euskal kulturarekin maitemintzeko. Aste Santu honetan Bilbao basque FEST iritsiko da Bilbora, adin eta gustu guztientzako 200 jarduera baino gehiagorekin. Martxoaren 27tik 31ra, jaialdiak 156 artista bilduko ditu kontzertuetan, dantzetan, bakarrizketetan eta kaleko ikuskizunetan, eta erromerietan, kirol tradizionaleko erakustaldietan, dastatzeetan eta tailerretan gozatzera eta parte hartzera gonbidatuko du publikoa, gure lurraldeko produktu onenekin.

Sei dira ohiko gaiak: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport. Baina, aurtengo jaialdian emakumezkoen talentua eta sortu berri diren taldeak izango dira ardatz nagusiak, eta horiei ohiko proposamenak gehituko zaizkie: kalejirak, dantzaldiak, “anfitrioien” ibilbide antzeztuak, Itsasertzeko itsasaldiak Mirentxurekin eta Begotxurekin…

Haurren programazioa ere indartu egin da aurtengo Bilbao basque FESTen. Casilda Iturrizar parkean zirku-tailerrak eta antzerki-saioak egingo dira egunero; Zabalgune eraikinean, berriz, hainbat magia-ikuskizun egingo dira. Haurrek ere bisita berezia izango dute: Gargantua ezagun eta dibertigarriarena, Guggenheim Bilbao Museoko zabalgunean.

Bisitariak erakartzeko poloa

Hiriko ekitaldi honek Hiribilduaren dinamizazioa sustatzen du jaiegunetan, eta turistak eta bertakoak erakartzen ditu bere eskaintza bereziarekin. Proiektu estrategiko honek jarduera sortu eta Bilboko merkataritza babesten du, baita “hurbileko” merkatua ere, bere Gourmet Txokoan, euskal gastronomia bikainari eta eskualde turistikoetako produktu erakargarriei balioa emateko gunea.

Euskal kulturaren jaialdirik handiena ez litzateke gauza bera izango zu gabe. Zain izango gaituzu!