SPORT: HERRI-KIROLAK, IDENTITATEAREN ADIERAZPEN ETA IKUSKIZUN GARAIKIDEA
Sport blokea jaialdiko elementurik berezienetako bat da, herri-kirolak hirigunera hurbiltzen dituelako eta lurraldeko kulturaren eta identitatearen adierazpen bizi gisa aurkezten dituelako. Gainera, egun hauetan hiria bisitatzen dutenek gehien baloratzen duten edukietako bat da, diziplina horiek ezagutzeko eta zuzenean gozatzeko aukera paregabea.
Erakustaldiak, erronkak, tailerrak eta lehiaketak antolatzen dira bertaratuek diziplina tradizionalak ezagutu ahal izateko: aizkolaritza, harri-jasotzea edo proba konbinatuak, publikoarentzat eskuragarriak eta erakargarriak diren formatuetan.








