Bilbao basque FEST 2025 jaialdiaren kartelak musikako ia formatu eta estilo guztiak hartzen ditu barne. Emakumeen ahotsetan jartzen du fokua, besteak beste, Clara Corral, Nerea Arrieta eta Itsaso Gutierrezen emanaldiekin. Jazza, folka, rocka, soinu tradizional eta garaikideak… Jaialdiak Korrontzi eta OrekaTx bezalako klasikoen alde apustu egin du, baina proposamen originalak ere igoko ditu eszenatokira, hala nola Alex Lopez buru duen Sensei Music Ensemble edo Amaia Barrenak eta Txitxok Berreginen Museoan emango duten kontzertu poetikoa.


Kafe Antzokia Basque FEST Rock City zikloaren egoitza izango da berriz ere; euskal talde onenek emango dituzte emanaldiak.
Hiriko beste txoko batzuetara ere iritsiko da musika ona, Musika ona hiriko beste txoko batzuetara ere iritsiko da, Areatzako kioskoko gaueko berbenaren bidez edo Ledesma eta Diputazioko kalejira alaien bidez.

Gozatu euskal kulturaz bost zentzumenekin Bilbao basque FESTen
Aste Santu honetan, ospatu euskal kulturaren aberastasun oparoa Bilbao basque FEST jaialdian! Apirilaren 16tik 19ra bitartean, hiriak jarduera ugari eskainiko ditu, gehienak doakoak, publiko guztiarentzat: kontzertuak, antzerkia, zinema, umorezko bakarrizketak, dantza tradizionalak, herri kirolak…
Deskargatu PROGRAMA