Lehen lerroko euskal zinema. Bilbao basque FEST jaialdiak Paul Urkijo zuzendariaren «Irati» film saritua programatu du aurten, historiako euskarazko filmik arrakastatsuena. Sitgeseko Zinemaldian izan duen arrakastak bermatuta, eta Goya sarietan bost izendapen lortu ondoren, fantasiazko film luze hau egunero proiektatuko da BBK Aretoan, 18:00etatik aurrera.

“Irati” protagoniza el ciclo Basque Zinema

«Irati», abentura, fantasia eta euskal mitologia uztartzen dituen Paul Urkijoren lana, ostegunetik larunbatera proiektatuko da BBK Aretoan, «Basque Zinema» programaren baitan. Sitgeseko Jaialdian saritua izan den (Publikoaren saria eta Efektu Berezi Onenen saria) eta Goya sarietarako bost izendapen lortu dituen film hau (16 urtetik gorakoentzat) VIII. mendean dago girotuta eta Eneko du protagonista, haraneko liderra izan nahi duen Pirinioetako kristau gazte bat.
Karlomagnoren armadak inguru hori zeharkatzen duenean, haraneko liderrak laguntza eskatzen dio Mari jainkosari, bere herria babes dezan, eta hark Orreagako batailan etsaia garaitzea lortzen du, bere bizitzaren truke. Baina, hil aurretik, aro berrian bere herria defenda eta gidatu dezala eskatzen dio bere seme Enekori. Urte batzuk geroago, Enekok bere promesari ekiten dio, misio batekin: bere aitaren gorpua berreskuratzea, Karlomagnoren altxorraren ondoan modu paganoan lurperatua. Bere helburua lortzeko, Irati pagano misteriotsuaren laguntza beharko du.

Gozatu euskal kulturaz bost zentzumenekin Bilbao basque FESTen
Aste Santu honetan, ospatu euskal kulturaren aberastasun oparoa Bilbao basque FEST jaialdian! Apirilaren 16tik 19ra bitartean, hiriak jarduera ugari eskainiko ditu, gehienak doakoak, publiko guztiarentzat: kontzertuak, antzerkia, zinema, umorezko bakarrizketak, dantza tradizionalak, herri kirolak…
Deskargatu PROGRAMA