Bilbao basque FESTen ezinbesteko bat euskal kirol tradizionalak dira, Herri Kirolak. Areatza plaza handi bat bihurtuko da, mundu osoan ezagunak diren proba tradizional hauetaz zuzenean gozatu ahal izateko. Estanpa ikonikoak oparituko dizkigute: ingude-, fardo- eta harri-jasotzeak, trontza, sokatira… Bizkaiko Orga Joko (orga) Txapelketa Ofiziala ere ospatuko da, eta hainbat tailer egingo dira, 8 urtetik gorakoentzat. Era berean, Nerea Egurrola kirolaria, gaur egun 25 kiloko txinga garraioan errekorra duena, 50 kiloko marka hausten saiatuko da.
Ezinbesteko bat Bilbao basque FESTen: herri-kirol tradizionalak

Herri-kirolak euskal esentziaren zati banaezina dira. Leku bakar batean herri-kirol ugari bizitzeko eta praktikatzeko aukera paregabea da Bilbao basque FEST. Ingude- eta harri-jasotzeak, harri-zulatzaileak, sokatira, trontza… Ostegunean abiaraziko dira proba horietako asko, gizonezko eta emakumezkoen Bizkaiko Orga Joko Txapelketa Ofizialarekin.
Areatzako kaian egingo dira proba fisiko horiek guztiak, oinezkoak eta zaleak erakarriko dituztenak. Gainera, hainbat tailer egingo dira, 8 urtetik gorakoentzat.

Gozatu euskal kulturaz bost zentzumenekin Bilbao basque FESTen
Aste Santu honetan, ospatu euskal kulturaren aberastasun oparoa Bilbao basque FEST jaialdian! Apirilaren 16tik 19ra bitartean, hiriak jarduera ugari eskainiko ditu, gehienak doakoak, publiko guztiarentzat: kontzertuak, antzerkia, zinema, umorezko bakarrizketak, dantza tradizionalak, herri kirolak…
Deskargatu PROGRAMA