Musika

BILBO KONTZERTU ETA IKUSKIZUN ESKLUSIBOEN AGERTOKI

Programazioak erreferente historikoak, talentu berriak eta ekoizpen paregabeak uztartzen ditu. Azkuna Zentroak eta Euskal Kulturaren Plazak —Areatzako kaian kokatutako gune berria— estreinaldiak, salbuespenezko bikoteak eta emakume-ahotsen kontzertuak hartuko dituzte, ikuspegi garaikideetatik begirada berriak eskaintzeko asmoz. Bestalde, Bilborock aretoan egingo diren emanaldiek are gehiago sendotuko dute jaialdiaren eta publiko gazteen zein gaur egungo musika-sorkuntzaren arteko lotura. Eskaintza hau musika, dantza eta tradizioa uztartzen dituzten proposamenekin osatu da; horrela, kontakizun koherente bat eskainiko da, musika euskal identitate kulturalaren adierazpen bizia dela azpimarratuz. Euskal Kulturaren Plazak

Gozatu euskal kulturaz bost zentzumenekin Bilbao basque FESTen

Aste Santu honetan, ospatu euskal kulturaren aberastasun oparoa Bilbao basque FEST jaialdian! Apirilaren 1tik 4ra bitartean

Deskargatu PROGRAMA