Benetako «basque» esentzia duten erosketak. Areatza da Market atalaren bihotza, eskualdeetako helmuga turistiko erakargarriak esploratzeko eta Txoko Gourmetek eskaintzen dituen espezialitate gastronomikoez gozatzeko leku ezin hobea. Aparteko produktuen aukera zabala aurkituko duzu, jardunaldi bakoitzari amaiera bikaina emateko. Joan zaitez hiriko establezimenduetara eta hornidura-azoketara, Erriberako Merkatu historikora, adibidez.
Gainera, Gure Lurreko Merkatua ezagutzeko aukera izango duzu, gure lurraldeko gozamen guztiekin, baita Artisautza Azoka ere; bertan, eskuz egindako kalitate handiko hainbat pieza aurkituko dituzu, hala nola zeramikazko gauzak eta larruzko eta zurezko lanak. Eta edertasunik naturalena bilatzen dutenentzat, igandeko merkatuak lore freskoen aukera zabala eskaintzen du.

MARKET GOURMET
17, 18, 19
ARENAL 11:30 – 14:30 / 16:00 – 19:30
Txoko Gourmet
“Txoko Gourmet” karpa
19
ARENAL 11:00 – 14:30 / 16:30 – 20:30
Eskutartie
Udaberriko 13. Artisautza Azoka
19
ARENAL 10:00 – 14:00
Gure Lurreko Merkatua
Areatzako estalpeetan
19
Erriberako merkatua 08:00-15:00
Zabalguneko merkatua 08:00-15:00
Abando – Labayru Merkatua 08:00-14:00
Merkatu tradizionalak
20
ARENAL 10:00 – 14:00
Loreen Azoka
Areatzako aterpeetan
20
ARENAL 10:00 – 14:00
Bildumazaleen azoka
Areatzako aterpeetan

Gozatu euskal kulturaz bost zentzumenekin Bilbao basque FESTen
Aste Santu honetan, ospatu euskal kulturaren aberastasun oparoa Bilbao basque FEST jaialdian! Apirilaren 16tik 19ra bitartean, hiriak jarduera ugari eskainiko ditu, gehienak doakoak, publiko guztiarentzat: kontzertuak, antzerkia, zinema, umorezko bakarrizketak, dantza tradizionalak, herri kirolak…
Deskargatu PROGRAMA