Sport

Euskal herri-kirolak ezinbesteko jardueretako bat dira Bilbao basque FESTen. Trebetasuna, indarra eta gaitasuna bateratzen dira erakustaldietan eta probetan. Gainera, turistek eta bertakoek diziplina horiek probatu ahal izango dituzte hainbat tailerretan, harri-jasotzaile baten larruan jarri edo gurpil-arrastean zenbateko indarra duten neurtu ahal izateko.

Trontza-, ingude- eta harri-desafio zirraragarriek, sokatirak eta txinga-garraioak ehunka lagun bilduko dituzte Areatzako kaian. Aurtengo egitarauak, gainera, Bizkaiko Orga Txapelketa Ofizial mistoa barne hartuko du.