Bilbao basque fest 2023

Bizi ezazu Aste Santua modu autentiko eta desberdinean!

Bilbao basque FEST jaialdiak euskal aberastasun kulturala ospatzera gonbidatzen zaitu jaiegun hauetan. Tradizioa eta abangoardia bateratuz, 200 esperientzia errepikaezin baino gehiago programatu dira jaialdirako: kontzertuak, dantzak, kirol tradizionaleko erakustaldiak, kaleko ikuskizunak, erromeriak… eta gastronomiarik onena. Hurbildu zaitez, apirilaren 5etik 9ra, “made in Euskadi” unibertsoaren erakusleiho handira. Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport. Horiek dira hiriko ekitaldi honetako sei gaiak, adin eta gustu guztientzako doako jarduerak barne hartzen dituztenak.